miércoles, 6 de junio de 2012

Bilboko taberna batean pertsona bat hil dute, labankadaz.

 

Bilbon, Santutxu auzoan goizeko 9:45etan 65 urteko gizon bat hil dute, Kepa Mallea, Zamakola ikastetxeko irakaslea izan zena. Erasotzailea Kepa hil ondoren kalera irten eta erasotzen jarraitu du. Kalean sei zauritu ditu, horietatik hiru egora larrian daude eta bik arratsaldean senda-agiria jaso dute. Udaltzainek atxilotu egin dute ustezko erasotzailea eta Basurtoko erietxeko psikiatria unitatera eraman dute. Diotenez, gatazka bikotearekin eduki duen liskarrarekin hasi da eta ondoren tabernara joan da erasotzera. Hildakoari erasotzaileak gosaltzen zegoen bitartean ekin dio. Erasotzailearen ezagunek gizon lasaia eta eskeronekoa iruditzen zitzaiela diote. Biar bost minutuko elkarrizketa egingo du udaletxe aurrean, Udalak deituta.


 

Maria Mujika.


Albiste hau kurtsoko lehenengo hiruilabetean egin genuen, hasiera batean paperezko aldizkari bat ateratzea genuelako helburu, baina kurtsoak aurrera egin ahala lan digitala egitearen alde agertu ginen eta beste motatako formatuak erabiltzen hasi ginen.

Albiste honen helburua aldizkari batean edo periodikoko albiste bat idazten ikastea izan zen, albisteak sinesgarria edo erreala izan behar zuen eta horregaitik aukeratu nuen aurreko egunean gertu zen albiste bat, interneten aurkitutako informazioarekin baliatu nintzen albistea idatzi ahal izateko eta horrela informazioa bilatzen ikasi nuen eta hordenagailutik periodikoetako web horrietan sartuz beraien formatoa nolakoa zen ikasi nuen.

Horrelako idazlanak idaztea oso erabailgarria da noizbait periodismoan lana egiten baduzu edo horren inguruko ikaketarenbat egiteko asmoa baduzu, idazkera garbia uletzeko erraza eta informagarria erabiltzen ikaste duzulako.

1 comentario:

  1. Argazkiak ere ondo igo behar dituzu, baina eskolako ordenagailutik izan beharko du... Hala ere, saiatu etxetik! Azkarrago izango zaizu eta...
    Eskerrik asko!

    ResponderEliminar